2007/06/25
OPORRETAAAAAAAN!!!!
ONDO PASA LAGUNAK!!!!
2007/05/29
BI BIDER DISKRIMINATURIK
Hezkuntza eremuan lan handia egin behar da, baita lan munduan ere. Pertsona hauek askotan lanbideetara doaz maila akademiko baxu batekin eta hori dela eta, oso diru gutxi ordaintzen duten lanpostuak aurkitzen dituzte. Arreta handia jarria behar da lan egoeretan eta eskubideetan.
DISKRIMINAZIORIK EZ, BERDINTASUNA BAI!!!
Bideo hau You tubetik hartu dut
2007/05/28
DEFINIZIO BATZUK!!
- Gorreri: entzuteko gaitasuna ahultzea edo erabat galtzea. Harluxe Hiztegi Entziklopedikoa.
- Gorreri: gortasuna, entzumenaren ahultzea edo erabateko galtzea. Entziklopedia Laburra.
- Gorreri: sordera, privación o disminución de la facultad de oir. Auñamendi Entziklopedia.
- Gorreri: gortasuna edo gorreria izeneko gaitza entzumenaren galera osoa edo partziala da. Halaber, akutua edo kronikoa izan daiteke. Wikipedia, Entziklopedia askea.
- Gorreri: entzumena ahultzea edo hura erabat galtzea ezaugarri dituen prozesua. Gorreria balioestean, gaixoaren belarriak aztertzen dira, exudaziorik, zoldarik, argizaririk edo ohiz kanpoko egiturarik ba ote dagoen ikusteko. Ebakuntza bidez sendatzen dira zenbait gorreria mota; beste zenbaitetan, entzumena hobetu daiteke audifonoen eta antzeko tresnen laguntzaz. Erizaintzako Hiztegia ( 99.orrialdea )
- Haur gorra: Haur gor bezala entzuteko gaitasuna erabat edo hein batean behintzat galduta daukana hartzen dugu. Entzumen-akats hau sortzen duten arrazoiak bi talde nagusitan bana genitzake: hartuak eta sortzetikoak. Zientzia.net: artikulua ( entzumenaren akatsak eskolan )
2007/05/24
LOGOPEDAREKIN ELKARRIZKETA
- Inoiz egin ahal zara haur gor batekin lanean?
- Jaiotzetik gorra zen?
- Gurasoek nola hartu zuten bere haurra gorra izateak?
- Zein zen haren gortasun maila?
- Nola komunikatzen zinen berarekin?
- Zeinuen hizkuntza non ikasi duzu?
- Zer nolako ariketak burutzen zenituen berarekin?
- Nola lantzen zenuen ahozko hizkuntza?
- Nola lantzen zenuen hizkuntz idatzia?
- Gurasoekin harremana nolakoa zen?
- Zer jarrera zeukaten gurasoek?
- Gurasoetariko bat gorra al zen?
- Eskola edo dela barruan giroa nolakoa zen?
- Astero zenbat ordu igarotzen zenituen umearekin?
- Zer nolako aurrerapenak ikusi zenituen haurrarekin egon ahala?
- Ume gorra ikaskideekin nolako jarrera zuen? eta haiek berarekin?
- Elkarteren baten sartuta zeuden gurasoak eta umea?
Hasiera batean Arrigorriagako logopedari galdera hauek egitea pentsatuta neukan, ume gorrarekin eskolan zer nolako ekintzak egiten ziren eta eskolako jarrera zein zen jakiteko. Baina zoritxarrez prestatutako galdetegia ez zait suertatu baliagarria. Ostiralean eskolara joan nintzen logopedarekin hitz egiteko asmoz, bere bulegora joan nintzen eta azaldu nion blog bat egiten ari nintzela ume gorrei buruz eta bere laguntza behar nuela jakiteko eskolan ume hauekin zer egiten den jakiteko.
Logopedak esan zidan berak keinu- hizkuntza ikasi zuela orain dela urte batzuk. Hizkuntza ikasi ostean haur gor batekin lanean egon zela eta bere zeregina zela haurrari keinu- hizkuntza irakastea. Haur gorrarekin egoten zenean bakarrik horretan aritzen zirela, ez zuten beste ariketarik egiten. Haurra nahikoa zuela keinu- hizkuntza ikastearekin esan zidan. Ez dit laguntza gehiagorik eskaini soilik hori komentatu zidan ume gor horri buruz. Beraz, sentitzen dut galdetegi hau betetzeko posibilitatea ez izatea momentu honetan. Baina denbora gehiago dudanean saiatuko naiz galderei erantzun bat aurkitzen.
Argazki hau hurrengo helbide honetan aurkituko duzue: www.encaletado.com
2007/05/23
KEINUEN- HIZKUNTZA NON IKASI?
Keinu- Hizkuntza askotan urrunekoa suertatzen zaigu, ez daukagulako informaziorik honi buruz. Niri interes handia sortzen dit eta horregatik hizkuntza hau ikasteko leku batzuk aipatuko dizkizuet. Gainera, uste dut irakasleak hizkuntza hau jakitea oso garrantzitsua dela, gure gelan haur gor bat egon daitekeelako eta berdintasun maila bat eduki nahi badugu ume horrekin komunikatzeko orduan, bere hizkuntza ezagutzea oso garrantzitsua izango da. Beraz, jarraian keinuen hizkuntza ikasteko lekuak aurkituko dituzue:
- Donostiako Kultur Etxeetan keinu- hizkuntza ikasteko aukera
- Donostiako Hizkuntza Modernoen Institutua
- Gipuzkoako pertsona gorren elkarteko ikastaroak
- Bilbo eta Bizkaiko Gorren Elkarteko ikastaroak
- IES Botikazar BHI goi gradu
EUSKARA ETA EUSKARAZ IKASI NAHI DUTEN GORRENTZAT AUKERA PAREGABEA
Momentu honetan Marthak lanean dabil keinu- hizkuntza arautu nahian, gertatzen dena da oso material gutxi dagoela. D eredua eskolan eta unibertsitatean indartzen ari denez honako galderak planteatzen ditu: Zer dela eta ikasi ahal dute entzumedunek euskara eta euskaraz eta gorrek ezin dute gauza bera egin? Zergatik ikasi behar dute espainola, hegoaldeko kasuan, familia osoa, herria eta orokorrean euren ingurunea euskalduna denean?
Argazkia aurkituko duzue helbide honetan:http://www.esperientzia-gelak-araba.ehu.es/p004-8635/eu/
BIDEOA: HAURRENTZAKO IPUINAK
Bideoak ikustean arreta jarri ipuin kontalarien gorputzen mugimenduan eta aurpegiko keinuetan. Konturatuko zarate eskuekin egiten duten mugimenduez gain gorputza eta aurpegia batez ere oso garrantzitsuak direla komunikatzeko sistema honetan.
Bideoak: " Primer Concurso Nacional Literario en Lengua de Señas Argentina. Cuentos infantiles para niños sordos."
1go Bideoa
2. Bideoa
Bideoak Googlen eta You Tuben aurkitu ditut. Bertan, gorrei buruzko bideo asko aurkituko duzue. Bideoak ikusten nengoela gorrei buruzko filme bat aurkitu dut. Oso intersgarria dirudi, haurrek eskolan agertzen dira, gurasoak nola sentitzen diren... pertsona hauen eta inguratzen dituzten pertsonen bizitza agertzen da. Filmearen izenburua hauxe da: " Le Pays des Sourds ( El País de los Sordos ) ", Nicolas Philibert.
2007/05/18
HAUR GORREN GURASOAK
HIZKUNTZA IDATZIA
Hizkuntz idatziaren ikaskuntzarako sortzen dugun giroa garrantzitsua izango da. Hauek dira kontuan hartu beharreko pausu batzuk:
- Hizkuntz idatziak dituen funtzioak haurrari erakustea: funtzio komunikatiboa, funtzio informatiboa, funtzio sortzailea...
- Haurrari mota desberdinetako liburu eta materialekin harremanetan jartzea.
- Laguntzea mota desberdinetako testuak idazten.
- Hizkuntz idatziaren zentzua eta erabilgarritasuna erakustea.
- Hizkuntz idatziak lotura edukitzea eskola eta eskolatik kanpoko bizitzarekin.
Oso garrantzitsua da haurrek ikastea komunikazio tresna ezberdinak, horregatik hizkuntz idatzian arreta jarri behar dugu.
Informazio hau betetzeko " La educación de los niños sordos hoy Perspectivas y respuestas educativas" liburuaz baliatu naiz.
1go argazkia helbide honetan aurkituko duzue:http://www.ulibarri.info/a/deo/dok/irakasle/ahoz1
2. argazkia helbide honetan aurkituko duzue:http://www.aspanovasbizkaia.org/proyectos.htm
2007/05/17
EZPAINEN ETA AURPEGIAREN IRAKURKETA
Pertsona entzuleok beste hiztun baten informazioa jasotzean ez dugu soilik kontuan hartzen ateratzen duen soinua, ezpainen mugimenduan eta aurpegian ere arreta jartzen dugu. Adibidez, hitz egiten gaudenean eta zarata handia dagoenean arazoak izaten ditugu besteak esaten duena ulertzeko, egoera horretan entzuleok ia konturatu barik arreta jartzen dugu ezpainen mugimenduan eta aurpegiaren adierazpenean, arreta horretan jarriz mezua askoz hobeto ulertuko dugu.
Irakurketa modu hau oso garrantzitsua da gortasun sakona duten pertsonentzat, ahozko hizkuntza bereganatzeko ezinbestekoa delako. Komunikazio bide hau eta zeinu hizkuntzaren erabilera eta ikasketa haur gorrentzat beharrezkoa izango da komunikatzeko duten tresnak direlako,beraz, sozializatzeko eta beste pertsonekin harremanetan jartzeko lagungarri izango dira.
Hauexek dira jarraitu beharreko pausu batzuk haur gorra irakurketa arazorik gabe egiteko:
- Garrantzitsua da aurpegia eta ezpainak ikusgarri egotea, horretarako pertsona gorrarekin aurrez aurre jarriko gara.
- Haur gorrarekin mantentzen den distantzia ez da oso handia izan behar, horregatik sistema hau talde handietan erabiltzea ez da komenigarria.
- komunikazio harremana sortzen den lekuan argitasun on bat egotea ezinbesteko da, ezpainen irakurketa egiterakoan arazorik ez izateko.
- Ezpainen artikulazioa normala izan behar da, ez oso azkarra baina ez oso arina. Lagungarri izaten da hitzegierakoan hitzak ez zatitzea eta esaldia amaitzean etenalditxo bat egitea.
Informazioa "La educación de los alumnos sordos hoy Perspectivas y respuestas educativas" liburutik atera dut.
Ezpaineko irakurketari (lectura labial) buruzko informazio gehiago lortzeko artikulu hitzan sakatu.
Argazki hau helbide honetan aurkituko duzue:http://www.zonalibre.org/blog/itaca/archives/2003_11.html
2007/05/16
AHOZKO HIZKUNTZA
- Gortasuna antzematen den momentutik ahozko hizkuntzaren lanketarekin hasi behar da.
- Entzumena hobetzeko teknika ezberdinak erabiltzea eta ahal bada entzumen aparaturen bat erabilitzea.
- Haurraren irakasle guztiak lan prozesuan barneratzea.
- Haurraren familiari laguntza eskaintzea eta eduki ahal dituzten zalantza guztiak argitzen laguntzea.
- Haur gorrari eta bere gurasoei heldu gor bat ezagutzeko aukera eskaintzea.
Informazio hau "La educación de los alumnos sordos hoy Perspectivas y respuestas educativas" liburutik atera dut.
Argazki hau helbide honetan aurkituko duzue:http://www.violenciaurbana.com.ar/hablarono/mainhablar.htm
"CONOCER AL NIÑO SORDO" Liburua
Hauek dira liburuan zehar jorratzen diren gaiak:
- Haur gorraren psikologia
- Entzutearen anatomia eta fisiologia
- Diagnostikorako metodoak, gortasunaren zergatiak eta motak
- Entzumen protesiak
- Haur gorraren eskubideak
- Hezitzaileentzako esanahi zientifiko batzuk
Rafaelek liburu hau berriztu egin du beharrezko datu gehiago sartzeko. Horrela, irakurleak informazio zehatzagoa eta ugariagoa edukiko du. Lehenengo liburua irakurri ondoren zenbait zalantza argitu ziren baina bizitzan aurrera goazen heinean berriak sortzen dira, horregatik liburua berriztatzea garrantzitsua izan zen.
Argazkia helbide honetan aurkituko duzue:http://www.espaciologopedico.com/tienda/detalle?Id_articulo=210
2007/05/09
ELKARTEAK
KEINU- HIZKUNTZA IKASLE GORREN HEZKUNTZAN
Denbora askotan, uste izan da gorrek egiten zutena keinu naturalak zirela edota objektuak irudikatzen zituztela. Esku mugimendu honen atzean egitura linguistiko (morfologia, sintaxia, lexikoa...) bat dago. Zeinu hizkuntzaren egitura linguistikoaren lehenengo ikerketek Stokoe, Estatu Batuarra, 1960.urtean egin zituen. Hortik aurrera, hizkuntzalarien interesa piztu zen zenbait ikerketa eginez.
GORRA EDO ENTZUMEN URRITASUNA DUEN PERTSONA!!
Nahasketa handia zeukaten hitz hauen inguruan baina adituek azalpenak bukatu zituztenean neskato gor bat zutitu zen eta zera esan zuen: zergaitik ez duzue gor hitza erabiltzen, gorra deitu besterik ez. Pertsona gor askok hitz hori erabiltzea eskatzen dute beraiei erreferentzia egitean, ez baita gauza txarra, beraiek gorrak dira besterik ez.
Gai honi buruzko erreferentzia "La educación de los alumnos sordos hoy Perspectivas y respuestas educativas" liburuaren lehenengo kapituluan aurkituko duzue.Askotan, uste dugu " Gor " hitza erabiltzen badugu pertsona hauen egoera adierazteko gauza txarra esaten ari garela eta horregatik urritasun edo ezintasun hitzak erabiltzen ditugu. Baina askotan, hitz horiek erabiltzean ez diegu gorrei mesede bat egiten. Ziur aski gai honen inguruan eztabaida ugari daudela eta zein den hitz hoberena ez dakigu. Behintzat Altatorreko heldu gorren elkarteak pista bat ematen digute gai honen inguruan GORRA HITZA ERABILTZEA eta listo.
Argazkia helbide honetan aurkituko duzue:http://www.fesorcam.org/asociaciones.html
LIBURU INTERESGARRI BAT!!!!
Irakasle berriak gai honetan sakontzen hasten direnean harrituta gelditzen dira ohartzean oraindik ez dagoela hezkuntzan edi irakaskuntzan erantzun zehatzik .
"La educación de los alumnos sordos hoy (Perspectivas y respuestas educativas) liburuan egileak, Ana Belén Dominguez Gutiérrez eta Pilar Alonso Baixeras, gai honen inguruan dauden galderak argitzen eta proposamen zehatz batzuk ematen saiatuko dira. Irakasle berriak eta irakaskuntzan jadanik daudenak erabakiak hartzen jakiteko adimen urritasuna duten haurrekin, era egokian hezitu ahal izateko.
Azken urteotan, ikerketa ugari egin dira gai honen inguruan, aldaketa bat nabaritzen hasi da, arreta jarriz haur gorren urritasunetan, baita hauen gaitasunetan ere. Beraz, planteamendu pedagogiko berriak sortzen ari dira, seinu bidezko hizkuntza haur gorren heziketan eta heldu gorraren rola eskoletan barneratuz.
Haur gorrek duten galera dela eta, arazoak dituzte ahozko hizkuntzan eta hizkuntza idatzian, hala ere, gaitasun batzuk dituzte zeinen bitartez oso azkar seinuen hizkuntza ikasteko gai diren, eta garapena lortu dezakete testuingurua egokia bada. Ezintasuna ikuspegi sozial batetik ikusten dugu non norbanakoa interakzioan jartzen da testuinguruarekin eta ez ikuspegi baztertzaike batetik.
Liburu honetan hizkuntza idatzia, ahozko hiazkuntza eta Keinu hizkuntza irakaskuntzan haur hauentzat duen garrantziari buruzko zenbait informazio aurkituko duzue eta Madrilgo ikastetxe batean egindako lan proiektu bat.
2007/05/07
Hezitzailearekin elkarrizketa...
2007/04/18
Blog honetan gorrek hezkuntza jasotzeko eta ikasteko eduki dezaketen zailtasunen inguruan arituko naiz. Askok, irakasleak izango garenez edozein gelan ezintasun hau duen haur batekin aurkitu ahal gara. Unibertsitatean ez gaituzte irakasten nola jokatu behar dugun edo zer egin behar dugun egoera hauen aurrean. Oso garrantzitsua iruditzen zait gai hau, gure eginkizun nagusia izango delako umeei hezkuntza on bat eskaintzea. Baina nola eskaini hezkuntza on bat ez badakigu zein metodo erabili behar dugun, adibidez, ume gorrak gelan barneratuta egoteko eta gelako dinamikan arazorik gabe barneratzeko? Beraz, saiatuko naiz galdera honi ahalik eta erantzun egokiena ematen eta haur gorrei buruzko zenbait informazio eskaintzen. Espero dut blog honen bidez gai honi buruz eduki dezakezuen zalantzak pixka bat gehiago argitzea!
Zalantzaren bat baduzue edo nirekin kontaktuan jarri nahi bazarete nire post elektronikoa eskura uzten dizuet.
mailto:loidis_6@hotmail.com