ONDO PASA LAGUNAK!!!!
Hezkuntza eremuan lan handia egin behar da, baita lan munduan ere. Pertsona hauek askotan lanbideetara doaz maila akademiko baxu batekin eta hori dela eta, oso diru gutxi ordaintzen duten lanpostuak aurkitzen dituzte. Arreta handia jarria behar da lan egoeretan eta eskubideetan.

Hasiera batean Arrigorriagako logopedari galdera hauek egitea pentsatuta neukan, ume gorrarekin eskolan zer nolako ekintzak egiten ziren eta eskolako jarrera zein zen jakiteko. Baina zoritxarrez prestatutako galdetegia ez zait suertatu baliagarria. Ostiralean eskolara joan nintzen logopedarekin hitz egiteko asmoz, bere bulegora joan nintzen eta azaldu nion blog bat egiten ari nintzela ume gorrei buruz eta bere laguntza behar nuela jakiteko eskolan ume hauekin zer egiten den jakiteko.
Logopedak esan zidan berak keinu- hizkuntza ikasi zuela orain dela urte batzuk. Hizkuntza ikasi ostean haur gor batekin lanean egon zela eta bere zeregina zela haurrari keinu- hizkuntza irakastea. Haur gorrarekin egoten zenean bakarrik horretan aritzen zirela, ez zuten beste ariketarik egiten. Haurra nahikoa zuela keinu- hizkuntza ikastearekin esan zidan. Ez dit laguntza gehiagorik eskaini soilik hori komentatu zidan ume gor horri buruz. Beraz, sentitzen dut galdetegi hau betetzeko posibilitatea ez izatea momentu honetan. Baina denbora gehiago dudanean saiatuko naiz galderei erantzun bat aurkitzen.
Argazki hau hurrengo helbide honetan aurkituko duzue: www.encaletado.com
Keinu- Hizkuntza askotan urrunekoa suertatzen zaigu, ez daukagulako informaziorik honi buruz. Niri interes handia sortzen dit eta horregatik hizkuntza hau ikasteko leku batzuk aipatuko dizkizuet. Gainera, uste dut irakasleak hizkuntza hau jakitea oso garrantzitsua dela, gure gelan haur gor bat egon daitekeelako eta berdintasun maila bat eduki nahi badugu ume horrekin komunikatzeko orduan, bere hizkuntza ezagutzea oso garrantzitsua izango da. Beraz, jarraian keinuen hizkuntza ikasteko lekuak aurkituko dituzue:
Momentu honetan Marthak lanean dabil keinu- hizkuntza arautu nahian, gertatzen dena da oso material gutxi dagoela. D eredua eskolan eta unibertsitatean indartzen ari denez honako galderak planteatzen ditu: Zer dela eta ikasi ahal dute entzumedunek euskara eta euskaraz eta gorrek ezin dute gauza bera egin? Zergatik ikasi behar dute espainola, hegoaldeko kasuan, familia osoa, herria eta orokorrean euren ingurunea euskalduna denean?
Gehienetan, gurasoek beraien umea jaiotzearen zain daudenean espero dute arazorik gabe edo ezintasunik gabe jaiotzea. Baina umeak ezintasun bat duela jakitean askotan ez dute berria ondo hartzen. Batzuk, beraien errua dela uste dute, eta txarto sentitzen dira gauzak ondo ez dituztelako egin. Horregatik, momentu hauetan senideen, lagunen, medikuen eta elkarteen laguntza oso garrantzitsua izango da. Lortu behar da gurasoak txarto ez sentitzea eta haurraren ezintasunaren aurrean laguntza eskaintzea. Ulertu behar dutena zera da, nahiz eta beren umeak ezintasun bat eduki bizitza normala eraman dezakela behar besteko laguntza eta maitasuna emanez, eta giro on bat sortuz etxean.
dugu ahoz esaten duguna idatzi dezakegula, baita irakurri ere. Langunduko diogu umeari zentzua ematen hizkuntz idatziari. Komunikazio sistema bat gehiago da, pertsonak urrun ditugunean haien berri, hizkuntz idatziaren bitartez eduki dezakegu edo gure asmoak adierazi une jakin batean, haren erabilgarritasuna aurkitzen lagunduko diegu zenbait ariketen bitartez. Hizkuntz batetik bestera pasatzeko Vygotskik proposatutakoa jarraitu dezakegu: joku sinbilikotik irudietara pasatzea eta hortik hizkuntz idatzira.Hizkuntz idatziaren ikaskuntzarako sortzen dugun giroa garrantzitsua izango da. Hauek dira kontuan hartu beharreko pausu batzuk:
Oso garrantzitsua da haurrek ikastea komunikazio tresna ezberdinak, horregatik hizkuntz idatzian arreta jarri behar dugu.
Informazio hau betetzeko " La educación de los niños sordos hoy Perspectivas y respuestas educativas" liburuaz baliatu naiz.
1go argazkia helbide honetan aurkituko duzue:http://www.ulibarri.info/a/deo/dok/irakasle/ahoz1
2. argazkia helbide honetan aurkituko duzue:http://www.aspanovasbizkaia.org/proyectos.htm
Hauexek dira jarraitu beharreko pausu batzuk haur gorra irakurketa arazorik gabe egiteko:
Informazioa "La educación de los alumnos sordos hoy Perspectivas y respuestas educativas" liburutik atera dut.
Ezpaineko irakurketari (lectura labial) buruzko informazio gehiago lortzeko artikulu hitzan sakatu.
Argazki hau helbide honetan aurkituko duzue:http://www.zonalibre.org/blog/itaca/archives/2003_11.html

Informazio hau "La educación de los alumnos sordos hoy Perspectivas y respuestas educativas" liburutik atera dut.
Argazki hau helbide honetan aurkituko duzue:http://www.violenciaurbana.com.ar/hablarono/mainhablar.htm

Rafaelek liburu hau berriztu egin du beharrezko datu gehiago sartzeko. Horrela, irakurleak informazio zehatzagoa eta ugariagoa edukiko du. Lehenengo liburua irakurri ondoren zenbait zalantza argitu ziren baina bizitzan aurrera goazen heinean berriak sortzen dira, horregatik liburua berriztatzea garrantzitsua izan zen.
Argazkia helbide honetan aurkituko duzue:http://www.espaciologopedico.com/tienda/detalle?Id_articulo=210
irudikatzen zituztela. Esku mugimendu honen atzean egitura linguistiko (morfologia, sintaxia, lexikoa...) bat dago. Zeinu hizkuntzaren egitura linguistikoaren lehenengo ikerketek Stokoe, Estatu Batuarra, 1960.urtean egin zituen. Hortik aurrera, hizkuntzalarien interesa piztu zen zenbait ikerketa eginez.
zieten: zertarako erabili hainbeste hitz gure egoera adierazteko? Balio- urritasuna, gaigabezia, urritasuna...Nahasketa handia zeukaten hitz hauen inguruan baina adituek azalpenak bukatu zituztenean neskato gor bat zutitu zen eta zera esan zuen: zergaitik ez duzue gor hitza erabiltzen, gorra deitu besterik ez. Pertsona gor askok hitz hori erabiltzea eskatzen dute beraiei erreferentzia egitean, ez baita gauza txarra, beraiek gorrak dira besterik ez.
Gai honi buruzko erreferentzia "La educación de los alumnos sordos hoy Perspectivas y respuestas educativas" liburuaren lehenengo kapituluan aurkituko duzue.Askotan, uste dugu " Gor " hitza erabiltzen badugu pertsona hauen egoera adierazteko gauza txarra esaten ari garela eta horregatik urritasun edo ezintasun hitzak erabiltzen ditugu. Baina askotan, hitz horiek erabiltzean ez diegu gorrei mesede bat egiten. Ziur aski gai honen inguruan eztabaida ugari daudela eta zein den hitz hoberena ez dakigu. Behintzat Altatorreko heldu gorren elkarteak pista bat ematen digute gai honen inguruan GORRA HITZA ERABILTZEA eta listo.
Argazkia helbide honetan aurkituko duzue:http://www.fesorcam.org/asociaciones.html

Blog honetan gorrek hezkuntza jasotzeko eta ikasteko eduki dezaketen zailtasunen inguruan arituko naiz. Askok, irakasleak izango garenez edozein gelan ezintasun hau duen haur batekin aurkitu ahal gara. Unibertsitatean ez gaituzte irakasten nola jokatu behar dugun edo zer egin behar dugun egoera hauen aurrean. Oso garrantzitsua iruditzen zait gai hau, gure eginkizun nagusia izango delako umeei hezkuntza on bat eskaintzea. Baina nola eskaini hezkuntza on bat ez badakigu zein metodo erabili behar dugun, adibidez, ume gorrak gelan barneratuta egoteko eta gelako dinamikan arazorik gabe barneratzeko? Beraz, saiatuko naiz galdera honi ahalik eta erantzun egokiena ematen eta haur gorrei buruzko zenbait informazio eskaintzen. Espero dut blog honen bidez gai honi buruz eduki dezakezuen zalantzak pixka bat gehiago argitzea!